Beloaga gazteluari buruzko dokumentala salgai dago Urratsen

BASTEROBERRI OIARTZUN.

Nabarraldek ekoitzi eta Oiartzungo Udalak diruz lagundu duen Beloaga, Arkaleko haitzak dokumentala DVD eta USB formatuetan salgai dago Urrats paper-dendan. DVD formatuan 10 euro balio du eta USB formatuan, berriz, 15 euro.

Beloaga, Arkaleko haitzak dokumentalaren helburua honakoa da: Gurutze auzoan kokatua dagoen Beloagako gazteluak Nafarroako Erresuma garaitik gaur arte izan duen historia eta bilakaera ezagutzera ematea.

Honez gain, Beñi Agirrek ida-tzi eta Nabarraldek argitaratutako Gipuzkoako historia nafarra. Euskal Herria osotasunetik liburua ere salgai dago Urratsen, 15 euroan.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos