'Ni belarriprest!', 'Ni ahobizi!'

Lorea Agirre eta Idurre Eskisabel hitzaldia ematen.
/BASTEROBERRI
Lorea Agirre eta Idurre Eskisabel hitzaldia ematen. / BASTEROBERRI

Kanpainan izena eman daiteke oraindik eta txapak jaso daitezke

BASTEROBERRI OIARTZUN.

Konpromisotik aD/Ritzera iniziatiba hasteko hilabete baino gutxiago falta da. Ahobizi-ek euskaraz aritzeko prestutasuna izango dute, eta Belarriprest-ek euskaraz entzutekoa, nahiz eta hitz egiteko gai ez diren. Parte hartzeko, izena eman behar da www.oiartzuarrak.org/konpromisotik webgunean, Ttur-tturren edo txapak banatzeko mahaiak jartzen dituztenean ere bertan izena eman daiteke.

Txapak banatzeko mahaiak aste honetako zenbait egunetan dagoeneko egon dira Fermiñenen 18:00etatik 20:00etara. Datorren astean ere egongo dira: asteazkenean, 23, eta datorren ostiralean, 24 ere egongo dira.

Oiartzun Azmarrin-ekin batera antolatutako hitzaldia izan zen herenegun udaleko pleno aretoan 19:00an, &ldquoEuskara eta Feminismoa&rdquo Lorea Agirre eta Idurre Eskisabelen eskutik. Jende dezente hurbildu zen eta solasaldi polita izan zen, hausnarketa eta guzi. Bertaratu zen batek baino gehiagok &ldquoplazer hutsa&rdquo bezala deskribatu zuen hitzaldia.

Hurrengo hitzaldia hilaren 22an, datorren asteazkenean, izango da. Lutxo Egia eta Pako Aristi ariko dira euskara, euskaldun erdalduna eta antzeko gaiei helduta. Gainerako hitzaldiak bezala, hau ere 19:00etan izango da Udaleko pleno aretoan. Hitzaldian ere ahobizi eta belarriprest txapak eskuratzea izango da.

Hitzaldi sorta honekin bukatzeko TELP ikastaroa antolatu dute Euskararen Arnasguneak lantaldeko kideek. Ikastaro honen helburua eguneroko bizitzan euskarari nola eutsi, gaztelerara pasatu gabe, jakiteko tresnak ematea izango da. Izena emateko aukera dago hilaren 22a (hurrengo asteazkena) arte. Lau bide daude horretarako: www.oiartzuarrak.org/konpromisotik-en bidez izena emanda; aitzera@gmail.com helbidera idatzita; Euskara Zerbitzuarekin harremanetan jarrita (943 49 38 42 edo euskara@oiartzun.org) edo Ttur-Ttur Euskaltzaleon Bilgunearekin (943 26 01 82 telefonoan edo oiartzun@tturttur.eus).

Saioa hilaren 25ean (larunbata) izango da, 09:00etatik 13:30era, EMUNeko teknikarien eskutik. Tokiak mugatuak direlako eman behar da aurretik izena.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos