'Beira' talde oiartzuarrak disko berria aurkeztuko du bihar

Pagoa Kafe Antzokian izango dira gaueko 22:30etik aurrera

BASTEROBERRI OIARTZUN.

Bihar larunbata, kontzertu ederrak antolatu dituzte Pagoa Kafe Antzokian. Gaueko 22:30ean hasiko dira. 'Beira' talde oiartzuarrak bere disko berria aurkezteko aprobetxatuko larunbateko zita. Diska berriaren izena 'Brillean' da.

Talde oiartzuarraren hirugarren diskoa da. Bertsoak eta musika nahasten dituen musika da; baina ez dira bertso musikatuak. 11 kantuz osatutako diskoa kaleratu dute oraingoan, gainera betiko bost taldekideez gain, oraingoan Irati Odriozola oiartzuarraren ahotsa ere izan dute lagun. Kolaborazio gehiago ere izan dituzte.

Talde oiartzuarra laguntzeko 'Iker Lauroba eta Zentinelak' talde berriaren aurkezpena ere izango da. Eta bukatzeko, 'Ester Souns Syster' musikaria.

Sarrerak aurrez hartu ahal izango dira 10 euroren truke, ohiko tokietan: Amazkar, Elorsoro, Pagoa, Arkaitza, Donosti Rock edota internet bidez. Hala eta guztiz ere, egunean bertan txarteldegian hartzerik ere izango da 12 euroren truke.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos