Bart ilunabarrean 'Elkarrekin Together' dokumentala ikusteko aukera izan zen

Gure Esku Dagoren eskutik dokumentalaren ondoren Angel Oiarbide izan zen solasean

BASTEROBERRI OIARTZUN.

Bart ilunabarrean izan zen ikusgai 'Elkarrekin together' dokumentala udaletxeko areto nagusian. Oiartzuar bat baino gehiago gerturatu zen interesez. Dokumentalak duela mende askotako euskaldun balea arran-tzaleen espedizioa kontatzen du. Ternua eta inguruetara baleak arrantzatzera joaten ziren euskaldunen istorioa, hain zuzen. Gaur egun ingurumaria horietan aurkitzen diren euskaldunen arrastoak argitara ekartzen ditu, modu ludiko eta entretenigarri batean.

Dokumentalaren ostean Angel Oiarbide beasaindarra izan zen Gure Esku Dago egitasmoko bozeramaile gisa.

Fermiñeneko bulegoa

Bestetik, aste honetatik aurrera Fermiñeneko bulegoa berriz irekiko dute ekainaren 10eko Giza katean izen emateko eta kamisetak eskuratzeko. Ostiralero 18:00-20:00 artean egongo da irekita bulegoa.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos