Barrikote herrikoia izango da apirilaren 7an Elorsoro kiroldegian

BASTEROBERRI OIARTZUN.

Hurrengo larunbatean, apirilaren 7an, barrikote herrikoia izango da Oiartzunen. Urteak dira Pazko Asteko larunbatean barrikote herrikoia antolatzen dela Oiartzunen.

Urtero bezala, sagardotegian pare afalduko da Elorsoro kiroldegian Karrikako Artaso elkartearen eskutik; beraiek arituko baitira afaria prestatzen eta zerbitzari lanetan. Bakailaoa, haragia eta nahi beste sagardo kupelean izango da kantxan apirilaren 7ko gaueko 21:00etatik aurrera.

Sarrerak salgai

Sarrerak dagoeneko salgai daude 20 eurotara langileentzat eta 15 eurotara ikasle eta langabetuentzat. 20 euroko sarrerak Amazkarren, Kastron, Xabalen eta Garmendi Txokolategian daude salgai. Ikasle eta langabetuenak, ordea, Kastron soilik daude salgai.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos