Borrar
Azaroak 25eko egitarau bateratuaren argazkia. BASTEROBERRI
Azaroaren 25ari begira egitarau bateratua osatu dute herriko feministek

Azaroaren 25ari begira egitarau bateratua osatu dute herriko feministek

BASTEROBERRI

OIARTZUN.

Domingo, 19 de noviembre 2017, 00:38

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Azaroaren 25ari harira, egitarau bateratua osatu du Oiartzungo Feministen Asanbladak: Antiju Morik, Abaraxka ludoteka, Ernai, Ikasle Abertzaleak, Kuadrillategi, norbanakoek eta Udalak osatua. Hilaren 25a Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Eguna da. Oraindik ere pauso asko ditugu emateko emakumeek emakume izate hutsagatik pairatzen duten genero-indarkeria kasu guztiak desagertzeko. Genero indarkeria mota guztiak ikusarazteko, sentsibilizatzeko eta emakumeak indartzeko egun gisa ulertu nahi dugu azaroaren 25a, eta horren baitan kokatu herrian antolatu ditugun ekimenak.

Feministen Asanblada indarberritua izan da aurtengoa, gazte askok hartu baitute parte.

Herriko artistekin elkarlanean

25eko ekitaldian, Badabil zerbatte emanaldi berezia izango da. Herriko artistek parte hartuko dute, Feministen Asanbladak antolatutako saioan: Idoia Beratarbide; Lur Gaztelumendi; Goiatz Labandibar; Ainara Lasa; Alaia Martin; Iraitz Mateo; Olarri Dantza Taldea eta antzerki taldeak.

Egitaraua

Atzo izan zen Erradikalak gara bertso-emanaldiarekin hasi zen egitaraua. Ostiralean, hilak 24, egunaren bezperan, 'Martxan' dokumentala eta solasaldia izango dira udaletxeko areto nagusian, 19:00etan. Egun handia larunbata izango da; hots, Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Eguna.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios