Atzo Abaraxka ludotekak 'Txantxariak' gonbidatu zituen Oiartzuna

BASTEROBERRI OIARTZUN.

Atzo arratsaldeko 17:00etan Done Eztebe plazan 'Txantxariak' ikuskizuna izan zen taula gainean, Abaraxka ludotekako lagunek gonbidatuta. Eguraldiak, zertxobait, hobera egin zuenez familia dezente bertaratu ziren. Bertan, abesteko, dantzatzeko, jolasteko, sentitzeko, gozatzek... parada izan zuten. Familian dibertitu daitekeela erakutsi nahi izan diete Abaraxka ludotekakoek Oiartzungo familiei. Kantuak eta jolasak ez direla haurren kontuak besterik. Kantuek eta jolasek baloreak transmititzeko balio dutela, gure ondarea zaharrenengandik gazteenetaraino hedatzeko. Beraz, atzo plazan ez ziren haurrak bakarrik aritu kantu-jolasean, helduek ere parte hartu zuten.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos