Asteburu honetan ere kontzertuak izango dira Pagoa Kafe Antzokian

BASTEROBERRI OIARTZUN.

Bihar arratsean Pagoa Kafe Antzokian berriz ere kontzertuak izango dira. Gaueko 22:00etan hasiko dira kontzertuak. Batetik, Akats musika taldea izango da bere 25. urteurrena ospatzen. Hauen ostean, dancehall jaialdia hasiko da.

Sarrerak aurrez erosiz gero 10 eurotan erosi daitezke. Aldiz, bihar gauean leihatilan 12 eurotan salduko dira. Bestalde, internetez ere erosi daitezke: ticketea.com, kutxabanksarrerak.com, colectivia.com, mauka.eus.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos