Borrar

Asteburu honetan ere kontzertuak izango dira Pagoa Kafe Antzokian

BASTEROBERRI

OIARTZUN.

Viernes, 16 de febrero 2018, 00:21

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Bihar arratsaldean Pagoa Kafe Antzokian berriz ere kontzertuak izango dira. Gaueko 22:00etan hasiko dira kontzertuak. Batetik, Let Zep talde britainiarra izango da taula gainean, Led Zeppelin taldeari gorazarre eginez. Talentu handiko 4 musikari ingelesek osatzen dute taldea, eskarmentu haundikoak dira eta Led Zepelinen musika belaunaldi berriei hurbiltzeko zereginarekin sortu ziren. Hauen ostean, Ibai Marin y la vieja Guardia taldea izango da.

Sarrerak aurrez erosiz gero 18 eurotan erosi daitezke. Aldiz, bihar gauean leihatilan 22 eurotan salduko dira. Aurrez erosteko Oiartzunen Amazkarren, Elorsoro kiroldegian edota Pagoan bertan; Errenterian Arkaitza tabernan eta Donostian Donostia Rocken. Bestalde, internetez ere erosi daitezke ondorengo webguneen bidez: ticketea.com, kutxabanksarrerak.com, colectivia.com, mauka.eus.

Informazio gehiago behar izanez gero www.pagoa.eus webgunean edota 619 421 153 telefono zenbakian jar zaitezkete harremanetan antolatzaileekin.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios