Asteburu honetan ez da Euskal Herriko pala txapelketa irekiko partidarik izango

Datorren asteburuan bueltatuko dira berriz ere partidekin

BASTEROBERRI OIARTZUN.

Pasa den asteburuan, Aste Santuko oporrak tarteko ez zen Euskal Herriko pala txapelketa irekiko partidarik izan. Horren harira, asteburu honetan bueltatuko dira pilota eta pala soinuak pilotalekura. Bihar eta etzi jokatuko dira Txapelketako partidak Madalensoro pilotalekuan.

Bihar, larunbatean, apirilaren 7an, goizeko 8:00etan hasiko dira partidak Madalensoro pilotalekuan. Jokatzen lehenak, bigarren mailako Biana-Aztiria eta Mitxelena-Berebide bikoteak izango dira. Hauen ondoren, lehen mailako Larralde-Inda eta Berho-Goikoetxea arituko dira. Segidan, hirugarren mailako bi partida izango dira. Bengoetxea-Larreategi eta Arregi-Urreaga bikoteak buruz buru lehenik. Eta goizeko azken partida, Larreategi-Barandika eta Garbisu-Martinezek jokatuko dute.

Goizeko partidak bukatuta, bazkaltzeko tartetxoa hartuko dute. 14:30erako berriro ere pilotalekuan palak hartuta izango dira palariak. Arratsaldean jokatzen lehenak hirugarren mailako Ijurko-Goñi eta Iraola-Garmendia bikoteak izango dira. Hauen ostean, Agirre-Mendigain eta Arruti-Murua ariko dira elkarren aurka. Jarraian, bigarren mailako San Migel-Ziarsolo eta Arregi-Manterola ariko dira. Hauek bukatutakoan nesken txanda izango da. Nesketan lehenak, Eizmendi-Eizmendi eta Murua-Ontsalo izango dira. Hauen ondoren, Eizmendi-Eizmendi eta Retegi-Izkuek jokatuko dute. Eta larunbateko azken partida Balerdi-Urdangarin eta Imaz-Imaz palariek jokatuko dute.

Etzi goizeko 8:00etan berriro ere pilotalekura buelta, lau partidarekin. Hirugarren mailako, Luixa-Luixa eta Unsain-Fierroren arteko partida izango da denetan lehena. Ondoren, lehen mailako Antxordoki-Telletxea eta Etxabeguren-Erburu izango dira. Lehen mailakoak hurrengoak ere, Salaberria-Huegun eta Zabala-Arroniz izango dira. Asteburuko azken partida, bigarren mailako Urruti-Madariaga eta Barbulo-Aranjuelo izango dira.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos