Asteburu honetan ez da Euskal Herriko pala txapelketa irekiko partidarik izango

Zutik, Maneiro, Aizkorreta, Toledo epailea, Iribar eta Balda. Makurtuta, Galdos, Lasarte, Imaz eta Imaz. / BASTEROBERRI
Zutik, Maneiro, Aizkorreta, Toledo epailea, Iribar eta Balda. Makurtuta, Galdos, Lasarte, Imaz eta Imaz. / BASTEROBERRI

Datorren asteburuan bueltatuko dira berriz ere partidekin

BASTEROBERRI OIARTZUN.

Pasa den asteburuan, EHko pala txapelketako beste jardunaldi bat jokatu zen Madalensoron. Denetarik ikusi zen. Guztira zortzi partida jokatu ziren, bost gizonezkoenak eta hiru emakumezkoenak. Emakumezko partiden artean, aipagarriena, Martinez eta Sarobek eta Urien eta Tejedorrek jokatutakoa. Zirrara handiko partida baten ondoren, 25 eta 24 irabazi zuten Martinez eta Sarobek. Aipatu ere, Galdos oiartzuarrak eta Lasartek, 25 eta 2 irabazi ziotela Imaz eta Imaz bikoteari eta hurrengo fasean izango ditugula.

Gizonezkoen mailan aipatzekoa Larralde eta Indak, Ubeda eta Zumetaren kontra jokatutakoa; 25 eta 19 irabazi zuten lehenek. Ondorioz, hurrengo kanporaketara pasa dira. Hirugarren mailan, Maneiro eta Aizkorreta bikoteak Balda eta Iribarren jokatutakoa ere aipatzekoa. 25 eta 24 irabazi zuten Maneiro eta Aizkorretak. Garaipen horrekin aurrera egitea lortu dute. Ortega eta Roteta oiartzuarrak ere aurrera egin dute, 25 eta 6 irabazi ostean Izagirre eta Zubeldiari.

Partidak Madalensoron

Datorren larunbatean eta igandean jokatuko dira partida gehiago Madalensoro pilotalekuan. Euskal Herriko pala txapelketa irekia aurrera baitoa, eta baita ere.

Larunbatean, apirilaren 7an, goizeko 8:00etan hasiko dira partidak Madalensoro pilotalekuan. Jokatzen lehenak, bigarren mailako Biana-Aztiria eta Mitxelena-Berebide bikoteak izango dira. Hauen ondoren, lehen mailako Larralde-Inda eta Berho-Goikoetxea arituko dira. Segidan, hirugarren mailako bi partida izango dira. Bengoetxea-Larreategi eta Arregi-Urreaga bikoteak buruz buru lehenik. Eta goizeko azken partida, Larreategi-Barandika eta Garbisu-Martinezek jokatuko dute.

Goizeko partidak bukatuta, bazkaltzeko tartetxoa hartuko dute. 14:30erako berriro ere pilotalekuan palak hartuta izango dira palariak. Arratsaldean jokatzen lehenak hirugarren mailako Ijurko-Goñi eta Iraola-Garmendia bikoteak izango dira. Hauen ostean, Agirre-Mendigain eta Arruti-Murua ariko dira elkarren aurka. Jarraian, bigarren mailako San Migel-Ziarsolo eta Arregi-Manterola ariko dira. Hauek bukatutakoan nesken txanda izango da. Nesketan lehenak, Eizmendi-Eizmendi eta Murua-Ontsalo izango dira. Hauen ondoren, Eizmendi-Eizmendi eta Retegi-Izkuek jokatuko dute. Eta larunbateko azken partida Balerdi-Urdangarin eta Imaz-Imaz palariek jokatuko dute.

Igande goizeko 8:00etan berriro ere pilotalekura buelta, lau partidarekin. Hirugarren mailako, Luixa-Luixa eta Unsain-Fierroren arteko partida izango da denetan lehena. Ondoren, lehen mailako Antxordoki-Telletxea eta Etxabeguren-Erburu izango dira. Lehen mailakoak hurrengoak ere, Salaberria-Huegun eta Zabala-Arroniz izango dira. Asteburuko azken partida, bigarren mailako Urruti-Madariaga eta Barbulo-Aranjuelo izango dira.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos