Asteburu bateko atsedena, eta Ugaldetxoko festak

Iazko Ugaldetxoko festetan goiti-beherak. / BASTEROBERRI

Hilaren 29, 30 eta urriaren 1ean izango dira San Migelak

BASTEROBERRIOIARTZUN.

Ugaldetxoko San Migel festak izango dira hurrengo asteburuan. Festak ugaldetxoko auzotarrek, auzotarrentzat eta baita herritarrentzat ere antolatzen dituzte. Hilaren 29an, ostirala, hasiko dira festak, San Migel egunarekin. Meza nagusiarekin hasiko dira festak 10:30ean. Ondoren, hamaiketakoa izango da. Halere, festak ofizialki 19:00etan hasiko dira suziri, erraldoi, buruhandi eta trikitilarien laguntzarekin. 19:30ean elkarretaratzea. Gero afari-merienda. Egunarekin bukatzeko, 22:00etan Truk txapelketa.

Larunbatean, goizez, 11:00etan batukada eta tailerrak izango dira. Arratsaldeko 16:00etan puzgarriak izango dira ttikienentzat. 17:00etan duatloia, 4-12 urte bitarteko umeentzat; baita haur jolasak ere. 19:00etan bertso-triki poteoa. Gauean, bi afari izango dira. 20:30ean gazte-afaria karpan. 21:00etan, berriz, Atamitxen. Ondoren, Mirari Martiarenaren bakarrizketaz gozatu ahal izango da Ugaldetxon. Larunbatarekin bukatzeko, 23:30ean Bide batez eta dj-ak.

Igandean, festetako azken eguna, goizean goiz diana izango dute auzotarrek. Ondoren dultzaineroak. 10:30ean V. Krosa eta Txipitoko frontoian pilota partidak. Eguerdiko 12:00etan euskal dantzak. Arratsaldean, 17:00etan goitibehera txapelketa izango da Txipiton. 18:30ean Tio Teronen semeak. Ilunabar aldean, 19:30ean, festei amaiera emateko sardina-jatea eta zezen-suzkoa izango dira.

Fotos

Vídeos