Borrar

Asteartean Elizalden eta Gurutzen izango dira auzo batzarrak

BASTEROBERRI

OIARTZUN.

Domingo, 26 de noviembre 2017, 00:22

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Oiartzungo Udalak legegintzaldi honetan, baita 2017an zehar, auzotarrek auzo batzarretan egindako eskaeretatik eta adostutako lehentasunetatik abiatutako lanak burutu ditu egin ditu. Egindako lanen berri emateko eta aurrera begirako ekintzak jakinarazteko egiten ari da auzo batzarrak. Elizaldeko eta Gurutzeko auzotarrak bakarrik falta dira udalarekin elkartzeko.

Elizalde Herri Eskolaren ondoko bidea konpondu eta argiztatu da. Auzotarren eskaeraz gain, herriko emakumeek puntu ilun gisa identifikatutakoetako bat zen. Euskal Herria plazako lurpeko aparkalekuko lurra konpondu eta parkinga margotu da aurten. Bidegaña eremuko aparkalekuen berrantolaketa ere egin da. Elorrondo kalearen Herriondo-Ergoiengo kooperatiba tartea asfaltatu eta oinezkoentzako bide bihurtu da aurten.

Manuel Lekuona etorbidea konpontzeko lanak bukatzeko punttuan daude. Lan hauekin batera, Beheko Plazako pilotalekua ere asfaltatu da. Horrez gain orain Madalensoro pilotalekuko obrak gauzatzen ari dira. Kirol instalakuntzak hobetzeaz gain, ezinduentzako irisgarritasuna bermatu behar dute. Azken hau, foru aldundiak eta udalak erdibana finantzatuko dute.

Gurutzen ere herribideen konponketetan inbertsioak egin dira eta auzotarrek hala eskatuta, Bizardia Elkartearen atzean auzolanean horma sendotu da.

Pilotalekuaren eta aparkaleku publikoaren arteko pasabidea argiztatu da eta pilotaleku ondoko espaloian piboteak jarri dira, oinezkoentzako bide segurua bermatu eta ibilgailuek gaizki aparkatu ez dezaten.

Aipatu ditugun lan hauez gain, mantenu lan ttikiagoak ere egin dira auzo guztietan. Gehienak, auzo batzarretan auzotarrek egunerokoan ikusten dituzten arazo eta hobetu daitezken eremuak Udalari trasladatu dizkiotelako.

Epe motzean, auzoetako eskaeretatik abiatutako beste zenbait lan garrantzitsu martxan jarriko dira. Aurtengo aurrekontuaren barruan onartuak daude Elizalden Legarreako irisgarritasuna hobetzeko eta Iparralde etorbideko aparkalekuak berrantolatzeko proiektua. Lan hauek noiz hasiko diren zehatz-mehatz ezin du esan oraindik Udalak, baina urtea bukatu aurretik edo 2018 hasieran hasiko dira guztiak

Herriko gazteekin bilera

Udala herriko gazteekin bilduko da, herriko egoeraren berri emateko eta gazteen kezkak eta proposamenak lehen eskutik jasotzeko asmoz. Azaroaren 30ean, osteguna, pintxo-pote formatuan eta Kataxulo gaztetxian izango da hitzordua, 19:00etan.

Udala eta udalaren funtzionamendua gazteengana hurbiltzea eta hauen kezkak bertatik bertara jasotzea da saio ireki honen helburu nagusia. Herriko gazte guztiak gonbidatuak daude. Udalak, gazteengana heltzeko eta hauen parte-hartzea errazteko erabaki du formatu dinamiko batean antolatzea deialdia.

Ordu eta erdiko saioa izango da, gisa honetara antolatua: udal aurrekontuen azalpena eta herrian egin diren ekintza eta egitasmoen azalpen argi eta motza; gazteen beharren identifikazioa eta herrian egin daitezkeenak jasotzea; eta, bukatzeko, luntxa eta ondorioak.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios