Artikutzako trenaren historia Mugarri bildumako ale berrian

Antton Mendizabal Cristobalek ibilaldi-fitxak aipatu zituen.
Antton Mendizabal Cristobalek ibilaldi-fitxak aipatu zituen. / GOIZARIN

Antton Mendizabalek eta Suberri Matelok idatziriko lana argitaratu da; mendi-ibilaldiak ere proposatzen ditu liburuak

GOIZARINOIARTZUN.

Aurtengo xanistebanetan, herriko ondarea jaso eta herritar guztientzat eskuragarri jar-tzeko ahaleginean Oiartzungo Udalak kaleratzen duen Mugarri bildumaren 24. alean Artikutzako trenaren historia bildu dute.

Antton Mendizabal eta Suberri Matelok idatziriko lanean ia ezezaguna den tren batez mintzo dira. Urtero bezala, Mugarrik herriko ondarearen eta historiaren zatitxo bat atera du, oraingoan ere, argitara. Artikutzatik behera, Oiartzun zeharkatuz, Errenteriaraino heltzen zen trenari buruz hitz egiten du lan berriak: Artikutzako Trenari buruz, hain zuzen ere.

Azken bi mendeen artean, XIX eta XX, sortu zen trenbidea baina fase askotan eraiki zen. Artikutzako burdin mea, egurra eta ikatza garraiatzeko eraiki zen; horretarako modurik errazena Oiartzun zeharkatzea zela ikusirik.

Asko kosta zen trenbidea eraiki-tzea eta urte gutxi iraun zituen martxan: ia 30 km luzeko linea zen, lau lokomotor zeuzkan eta baita hiru plano inklinatu ere.

Liburua hainbat ataletan zatituta eta kronologikoki ordenatuta dago, horrek irakurleari trenaren bilakaera zein izan den ulertzen lagunduko dutelakoan, mapak, aldizkarietako irudiak, argazkiak eta eskemak erantsi dituzte egileek.

Azkenik, ez dira aipatu gabe utzi behar trenaren historiari sinesgarritasuna, gaurkotasuna eta bizia ematen dioten testigantzak ere.

Urte gutxitan, arrasto asko utzi ditu trenak inguruko mendietan, artxiboetako paperetan eta herritar askoren memorian. Hori guztia berreskuratu, ikertu, osatu eta oroi-tzeko bide bat da azken Mugarria; eta ahalik eta modurik argienean idatzia dago oiartzuarren historia oiartzuar guztien eskura egon dadin.

Mugarri honek, ikerketa historikoa eskaintzeaz gain, jendea animatu nahi du bere inguruko ondarea ezagutu eta bisitatzera, historia ez baita liburuetan amaitzen. Helburu horrekin trenbidearen arrastoak ezagutzeko oinez egin daitezkeen zenbait ibilbide-fitxa txertatu dira.

Fotos

Vídeos