Artikutzako Trenaren Eguna, herriko ondarea ezagutzeko

Bihar, ostirala, Mugarri aurkeztuko dute Matelo eta Mendizabal egileek

BASTEROBERRI OIARTZUN.

Europako Ondarearen Jardunaldien baitan, Artiku-tzako Trenaren Eguna antolatu du Udalak. Ostiralean, hilak 6, azken Mugarri liburuaren aurkezpen ofizialarekin osatuko da egitaraua.

Altzibartik, zehazki Albisturreko aparkalekutik, 08:30ean abiatuko dira Eskasera, trenak egiten zuen bidea egiteko aukera izango da, azalpenak entzunez. Oinez, txirrindaz edo korrika egiteko aukera izango da. Oinezkoei azalpenak Anton Mendizabalek eta Suberri Matelok emango dizkiete, eta txirrindulari eta korrikalariei, Felipe Mitxelenak.

Artikutzako trenari buruzko azalpenak entzuteaz gain, Zaldingo pilota-soroan bote luzeko partida bat ikusteko aukera izango dute hurbiltzen direnek (eguraldiak lagunduz gero). Bueltarako, autobusa izango da Eskasetik, 11:30etik aurrera, dohainik.

Liburu aurkezpena bihar

Azken Mugarria, hain zuzen ere, Artikutzako trena izenburuduna da. Bi egileek, Mendizabal eta Matelo, bihar aurkezpen ofiziala egingo dute udaletxean, 19:00etan.

Fotos

Vídeos