Borrar
Sarituak ekitaldearen amaieran. BASTEROBERRI
Artasok jaso du Kirol Saria

Artasok jaso du Kirol Saria

BASTEROBERRI

OIARTZUN.

Martes, 20 de marzo 2018, 00:36

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Oiartzungo herritarren proposamenak kontuan hartu eta Kirol Mahaiak onetsita aurtengoan Artaso elkarteak jaso du Oiartzungo Kirol Saria, hirugarrena, xanistebanetako sokatira txapelketa antolatzen egiten duen lanagatik.

Eneritz Arbelaitz alkateordeak egin zuen aurkezpena. Gogorarazi zuen sokatira txapelketa egunaz gain atzetik duen lan guztia goraipatzen duela sari honek. Batetik, gazteak herri kirol honetara hurbiltzeko lanagatik. Eta bestetik, hasiera-hasieratik emakumeen aldeko apustua egin izana kontuan hartu behar dela. Horrez gain, Arbelaitzek herritarrak elkartzeko lana azpimarratu zuen.

Ondoren, Jexux Leonet alkatea izan zen saria ematearen arduraduna. Nahiz eta onartu zuen arraro sentitzen zela; bera ere elkarteko kide baita. Leonetek ere atzeko lan handia eta parte hartzaileen eta antolatzaileen lan ikaragarria ekarri zituen gogora. Elkarteko presidente den Joxe Manuel Oiartzabal Matxindak eta Karmele Irastorza tiralari beteranoak hartu zuten saria. Matxindak esan zuenez, proiektua hasita zegoen, eta eurek segida eman zioten: «Egon dira motelaldia jasan duten urteak, baina berriro suspertu egin da. Gazteak animatu nahi ditut lekukoa har dezaten, beste 30 urtez jarraitzeko». Karmele Irastorzak bi hamarkada daramatza Madalensoroko urteroko sokatiraren zitan hutsik egin gabe. «Urte asko eta lan handia dago horren atzean», ziurtatu zuen. Horren ostean, Artasori egindako zorion bideoa proiektatu zen pleno aretoan.

Artaso elkarteaz gain, Oiarpeko Ekain Etxeberriak Herri Arteko Esku Pilota Txapelketako kopa jaso zuen. Pasa den denboraldian txapelketako finalera iritsi ziren, eta Udalari eman zioten lortutako kopa. Udalak bueltatzea erabaki du, beraiek lortu baitzuten.

Bukatzeko, mahai-ingurua

Mahai-ingurua izan zen bukatzeko, Goiatz Labandibarrek gidatuta. Matxinda, Irastorza eta Etxeberriarekin batera, Egoa Alvarado crossfit kirolariak, Jon Otegi segalariak eta Maialen Oiartzabal freestyle eskiatzaileak beren lorpenen berri eman zuten. Alvaradok Pariseko French Throwdown txapelketan postu bikaina lortu du; Otegi hirugarren izan da Europako segalari txapelketan; eta Oiartzabal bere modalitateko Espainiako txapeldun izan da.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios