Arkaitz Oiartzabal 'Xamoa' gaur ariko da Bertsolari Txapelketa Nagusian

BASTEROBERRI OIARTZUN.

Gaur arratsaldeko 17:00etan Zumaiako Aitzuri pilotalekuan ariko da Arkaitz Oiartzabal 'Xamoa' bertsolari oiartzuarra. Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusiko lehen kanporaketa izango du oiartzuarrak. Asier Otamendi, Ibon Ajuriagojeaskoa, Miren Artetxe, Nahikari Gabilondo eta Nerea Ibarzabal bertsolari handiekin ariko da. Saio honetako irabazlea Maule-Lextarreko final-laurdenetan ariko da azaroaren 4an.

Martin anai-arrebak

Dagoeneko Alaia Martin eta Jon Martin anai-arreba oiartzuarrak jokatu dute Txapelketako kanporaketa eta biak sailkatu dira final laurdenetarako. Ea Arkaitz Oiartzabalek ere zorte bera duen eta hirugarren oiartzuar bat ikus dezakegun final laurdenetan.

Ezin aipatu gabe utzi, 2013. urteko Bertsolari Txapelketa Nagusian Alaia Martin eta Arkaitz Oiartzabal oiartzuarrak Barakaldoko BEC-en jokatzen den finalera iritsi zirela.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos