Arditurriko trena hartzeko aukera dago oraindik

Jendea Arditurriko tren berdean. / BASTEROBERRI

Datorren astean, hilaren 12an eta 13an, eskaintza zabala izango da

BASTEROBERRIOIARTZUN.

Datorren astean izango den zubia aprobetxatuz Arditurriko interpretazio zentroak oraindik Arditurriko meategiak ezagutzen ez dituen oro meategiak ezagutzera gonbidatu nahi du.

Urriaren 12an Pagoaldeko industrialdetik Arditurrira hainbat tren berde egongo dira. Pagoaldetik trenak 10:00etan, 11:00etan eta 12:00etan izango dira. Meategietako bisitak bi motatakoak izango dira: oinarrizkoak edo sakonekoak. Oinarrizko bisitak 10:45, 11:45 eta 12:45ean izango dira. Trena eta oinarrizko bisitaz gozatu nahi dutenek 5 euro ordaindu beharko dituzte, 5 urtetik beherako haurrek 3 euro. Sakoneko bisitaz gozatu nahi dutenek 10:30, 11:30 eta 12:30ean izango dute aukera, trena eta bisita 7 euroren truke. Azkenik, bueltatzeko trena; hau da, Arditurritik Pagoaldera 11:30ean, 12:30ean eta 13:30ean izango dira. Trenaren joaneko zein bueltako ibilbidea 20 minutukoa izango da.

Urriaren 13an, ostiralean, eskain-tza ezberdina izango da Arditurrin. Meatze ingurua ezagutzeko aukera izango da. 10:00etan ibilaldi bat egingo dute meatzaritza eremua bertatik bertara ezagutzeko; burdinola, meategiak, labea, mea-zabortegiak... Hau dena meategiko sarrerarekin doan.

Bi egun hauetan parte hartu nahi duenak nahitaez erreserba egin beharko du, plaza mugatuak baitira. Horretarako, edo informazio gehiago eskuratzeko, 943 49 50 49-688 89 50 68 telefonoan, arditurri@gipuzkoamendizmendi.net helbide elektronikoan edo www.parketxesarea.org webgunean izango du aukera.

Fotos

Vídeos