VI. Arditurri Eguna ospatuko da hilaren 16an

Hegaztien askatzea bi txandatan egingo da aurten. / GOIZARIN
Hegaztien askatzea bi txandatan egingo da aurten. / GOIZARIN

Aurten, espeleologia egiteko aukera izango da

GOIZARIN OIARTZUN.

Hilaren 16an, VI. Arditurri Eguna ospatuko da meategi gunean, Udalak eta Gipuzkoako Parketxe Sareak antolatuta.

Aurreko urteetan egin izan diren ekintzez gain (txu-txu trena; meategietara bisitak prezio murriztuan; haurrentzako tailerrak eta jolasak; eta Arrano Etxean sendatutako hegaztiak askatzea), aurten bi ekin-tza berri egiteko aukera izango da: batetik, espeleologia San Joakin meategian eta, bestetik, Arditurri euskal hanburgesa taloarekin prestatu eta dastatzeko aukera.

Egitaraua

Txu-txu trenak goizeko 10:45etik arratsaldeko 14:30era aparkalekua eta Arditurri lotuko ditu, dohainik. Meategiak bisitatzeko sarrerak egunean bertan erosi beharko dira: oinarrizko bisita 2 eurotan eta sakonekoa, 3 eurotan (11:00etatik 14:00etara). Espeleologia egiteko, berriz, aldez aurretik erreserba egin beharko da, plazak mugatuak direlako. 12 urtez gorako pertsonentzako da eta 25 euroko prezioa du.

Haurrentzako tailerrak Abaraxka ludotekak dinamizatuko ditu (11:00etatik 13:00etara). Hegaztien askatzea bi txandatan egingo da: 12:00etan lehenengoa eta 12:45ean bigarrena.

Bestalde, goizeko 12:00etatik aurrera sabela betetzeko aukera ere izango da: baserriko Lumagorri oilaskoarekin eta Idiazabalgo gaztarekin egindako euskal hanburgesa taloan edo ogian prestatu eta dastatzeko aukera izango da.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos