Aranburuk eta Zalakainek Trinketeko txapelketako finala galdu zuten

Aranburu eta Zalakain Trinketeko txapelketan, azpitxapeldunak./
Aranburu eta Zalakain Trinketeko txapelketan, azpitxapeldunak.

BASTEROBERRI OIARTZUN.

Mikel Aranburu eta Eneko Zalakain oiartzuarrek Gipuzkoako Trinketeko txapelketako finala jokatu zuten Mundarro taldeko bikotearen aurka. Eginahalak egin zituzten txapela etxera ekartzeko, baina ezin izan zuten garaipenik lortu. Astigarragako pilotariak aurrea hartu zieten markagailuan eta 40-27 bukatu zen partida.

Oroitz Sein izan da beste finalista. Oiarpeko pilotaria Euskal Herriko kluben arteko finalean aritu zen pasa den asteburuan banaka. Aurrez aurre aritu zen Amurrioko pilotariaren aurka Gasteizko Lakuako pilotalekuan. Zortea ez zuten aldeko Oiarpeko pilotariek, eta Seinek ere ezin izan zuen irabazi; 22-12an geratu zen markagailua.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos