Antzerkizale Elkarteak aurtengo programazioa aurkeztu du

BASTEROBERRI OIARTZUN.

Oiartzungo Antzerkizale Elkarteak 2017-2018 ikasturterako antzerki-programazioa prestatu eta aurkeztu du gaur, Josune Cousillas Kultura zinegotziarekin batera.Lehenengo saioa igande honetan izango da, hilaren 19an. Ikasturtea hasteko, Pasaiako Badia antzerki eskolako eta Errenteriako Antzerki Labeko talde amateurren lanak ikusteko aukera izango da. Maita zera ere eta Igogailua lanak izango dira eskainiko dituztenak.

Ohi bezala, sarrerak 5 euro balioko du. Emanaldiak udaletxeko areto nagusian izango dira, 19:00etan.

Hilak 19
Maita zera ere! (Badia antzerki eskola) eta Igogailua (Zoruk antzerki taldea).
Abenduak 23. Zirriborro (Badut taldea) 18
00etan.
2018an. Urtarrilak 4
'Stereo'. 28an: 'Hozkailua'. Otsailak 18: 'Mami Lebrun'. Martxoak 11: 'Atte hil aurretik'. Apirilak 22: 'Karramarroa'. Maiatzak 26 eta 27: 'Txinalka'. Ekaina: Oiartzungo antzerki ikasle gazteen emanaldiak.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos