Antzerkia errotzen ari da

Antzerki Eskolako ikasle-irakasle zenbait. / BASTEROBERRI

BASTEROBERRI OIARTZUN.

Antzerkigintzak osasuna badu Oiartzunen! 49 lagun ariko dira aurten udalak sustatutako Antzerki Eskoletan. Gazteen antzerki taldean 12 eta 18 urte arteko 34 gaztetxok eman dute izena. Atzo, ikasturtearen aurkezpen-bilera izan zuten ikasleek Lur Korta eta Saioa Aizpurua irakasleekin.

Ikasle kopurua kontuan hartuta, aurten hiru talde osatu dira: bi asteazkenetan eta bat, ostiraletan. Helduen taldea ere, Txinalka, martxan dago. Aurten 15 ikasle ditu Tessa Andonegik zuzenduko duen taldeak.

Fotos

Vídeos