Antonio Gargalloren erakusketa ikusgai

Antonio Gargalloren lan bat. /
Antonio Gargalloren lan bat.

Urtarrileko erakusketa Garmendi Txokolategian

BASTEROBERRI OIARTZUN.

Hilero-hilero bezala, Garmendi Txokolategian urtarrilean ere bada erakusketa. Oraingoan, Antonio Gargallori egokitu zaio. Txokolategiko hormetan zintzilikaturik daude bere margolan ederrak. Gustu handiz eginiko pinturak dira. Paisaiak, hiriak, etxeak, barkuak ... denetarik dago irudikatuta bere oleo-lanetan. Tamainak ere denetarikoak: ttikiak, handiak, ertainak. Bizia ematen diote txokolategiko paretei. Bertan mokadutxoa jateko gozagarri ederra dira.

Antonio Gargallo 1931n jaio zen Zaragozan, izatez Donostiarra izanik. Albaitaritza ikasketak hasi zituen, baina arkitekturak eta margoketak liluratuta ikasketak bertan behera geratu ziren. Bere bizitzaren gorabeherak medio Bartzelonan bizitu izan da urte luzez. Baina, aspaldiko urteetan Donostiara bueltatu eta bertan da. Van Gogh edota Monet bezalako erreferentziazko margolari inpresionistetan inspiratzen da margotzeko. Paisaiak, natura, irudikatzea gustatzen zaio oleoaren bidez.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos