Andoni Iragorriren erakusketa Garmendi txokolategian

Andoni Iragorriren argazkietako bi./
Andoni Iragorriren argazkietako bi.

Paisaiei ateratako argazkiak daude ikusgai, kolore biziekin edota txuri beltzean

BASTEROBERRIOIARTZUN.

Garmendi txokolategian hilero izan ohi da erakusketa. Eta azaroan, Andoni Iragorriren argazki ederrak daude ikusgai. Horrela, txokolategia irekia dagoen ordutegian nahi duenak bertaratu eta hormetan zintzilik ikus ditzake.

Andoni Iragorri ez dugu argazkilari profesionala, baina aspaldidanik zaletasun handia du argazkilaritzarako. Eta benetan argazki ikusgarriak ditu zintzilikatuta Garmendi txokolategian, bertara joan eta ikustea merezi duten horietakoak. Erakusgai dauden argazkiak paisaiei ateratakoak dira, eta kolore biziekin edota txuri beltzean ederki jolastu du argazkilariak. Momentu eta leku egokian egoten eta argazki kamara alboan izaten ere jakin egin behar da. Garmendi txokolategiko erakusketan argazki hauek erosteko aukera ere izango da.

Prezioak tamainaren eta koadro motaren araberakoak dira. Baina, erosi gabe ere ikusteko aukera paregabea du edonork.