Amerikako hizkuntza indigenei buruzko dokumentala ikusgai

Amerikako hizkuntza indigenei buruzko dokumentala ikusgai

Hilaren 17an eskainiko da 19:00etan udaletxeko pleno aretoan eta ondoren, solasaldia

BASTEROBERRI

Oiartzungo Udalak eta Garabide Elkarteak elkarrekin aurkeztu zuten datorren asteartean, hilak 17, arratsaldeko 19:00etan udaletxeko areto nagusian izango den saioa: ArNasa txiKitxuak (Andeetako bi hizkuntzari eutsi nahian) dokumentalaren emanaldia eta ondorengo solasaldia.

Josune Cousillas Kultura zinegotziak hizkuntzak kultura batean duen garrantzia azpimarratu zuen. Ioritz Aizpuru Euskara zinegotziak, berriz, hizkuntza gutxituen elkar-ezagutzak duen garrantzia azpimarratu zuen, euskarak eta euskal hiztunek beste hizkuntza gutxituetatik jaso dezaten, eta noski, besteei ere eman diezaieten. Era berean, Garabidek hizkuntza gutxituen berreskuratzean egiten duen lankidetza lana goraipatu zuten biek. Azken urteetan Oiartzunen euren lana ezagutzeko aukera izatea ohore bat da.

Lider indigenekin solasean

ArNasa txiKitxuak dokumentala Hego Amerikako nasa eta kitxua hizkuntza indigenen ingurukoa da, Garabidek egina. Emanaldiaren ondoren, Euskal Herrian aditu titulu ikasketak egiten ari diren lider indigenekin solasean aritzeko aukera izango da, euren hizkuntzen egoera bertatik bertara ezagutzeko: egoera, arazoak, zertan ari diren… Oiartzuar guztientzat aukera paregabea da nasa eta kitxua hizkuntzen eta hiztunen errealitatea bertatik bertara ezagutzeko.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos