Altzibartarrak auzo-lokala ezagutu zuten

Hilaren 4ko Altzibarko auzo-lokalean bildutakoak. /  BASTEROBERRI
Hilaren 4ko Altzibarko auzo-lokalean bildutakoak. / BASTEROBERRI

Ostegunean elkartu ziren ilunabarreko 19:00etan

BASTEROBERRI OIARTZUN.

Herenegun ilunabarreko 19:00etan Altzibarko auzotarrek auzo-lokala ezagutzeko aukera izan zuten. Olaldeko etxe berrietako etxabean egindako lokala ikusiz, dituen aukerei buruz hitz egin zuten auzotarrek. Horrela, auzotarrek dituzten nahiak eta beharrak azaldu zituzten.

Espazioa nola kudeatu eta nola erabili izan zen hizpide nagusia. Gazte, heldu eta nagusi, denetarik bertaratu zen. Baina, azkenean denek desiratu zuten eguraldi txarreko egunetan egon ahal izateko espazio bat.

Oraindik orain, ez dute deus lotu. Horretarako, gaur zortzi, hilaren 13an goizeko 10:00etan berriz elkartzekotan gelditu ziren auzotarrak. Herenegun azaldu zen jendeaz gain, jende gehiago azaltzea desiratu dute auzotarrek, auzotar guztien lokala baita.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos