Altzibarko auzo-lokalaren irekiera festa gaur egingo da

Eremu desberdinak jarri dira auzotarrentzat. / BASTEROBERRI
Eremu desberdinak jarri dira auzotarrentzat. / BASTEROBERRI

Haur, gazte eta heldu altzibartarrentzat txokoa izango dute

BASTEROBERRI OIARTZUN.

Gaur Altzibarko auzo-lokalaren irekiera festa antolatuko dute auzotarrek. Ahalik eta gehien zabaldu nahi dute auzotarren artean mezua. Auzotar oro dago gonbidatuta festara; haur, gazte zein heldu.

Olaldeko etxe berrien etxabeetan atondu die Oiartzungo Udalak auzotarrei lokala. Bi solairu egin ditu eta eremu desberdinak sortu ditu adin eta era guztietako auzotarrentzat erabilgarria izan dadin.

Gaur zortzi auzotarrek

Festa moduan pentsatu dute auzotarrek lokalaren irekiera ekitaldia, denetik izango da arratsaldean zehar. 16:30ean haur-jolasak izango dira. 17:30ean zizka-mizkak izango dira hurbiltzen direnentzat. 18:00etan bingoa antolatu dute. Eta bukatzeko, 18:30ean lokalaren izenaren bozketa egingo dute.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos