Altzibarko auzo-lokalaren irekiera festa gaur zortzi

Altzibarko auzo-lokalaren barruko itxura. / BASTEROBERRI
Altzibarko auzo-lokalaren barruko itxura. / BASTEROBERRI

Haur, gazte eta heldu altzibartarrentzat txokoa izango dute

BASTEROBERRI OIARTZUN.

Gaur zortzi, hilaren 14an, Altzibarko auzo-lokalaren irekiera festa antolatuko dute auzotarrek. Ahalik eta gehien zabaldu nahi dute auzotarren artean mezua. Auzotar oro dago gonbidatuta festara; haur, gazte zein heldu.

Olaldeko etxe berrien etxabeetan atondu die Oiartzungo Udalak auzotarrei lokala. Bi solairu egin ditu eta eremu desberdinak sortu ditu adin eta era guztietako auzotarren-tzat erabilgarria izan dadin.

Festa moduan pentsatu dute auzotarrek lokalaren irekiera ekitaldia, denetik izango da arratsaldean zehar. 16:30ean haur-jolasak izango dira. 17:30ean zizka-mizkak izango dira hurbiltzen direnentzat. 18:00etan bingoa antolatu dute. Eta bukatzeko, 18:30ean lokalaren izenaren bozketa egingo dute.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos