Alain Isasari harrera egin diote kenpo kaiko Munduko Txapelketara joan aurretik

Isasa Munduko Kenpo Kaiko Txapelketan izango da. /  BASTEROBERRI
Isasa Munduko Kenpo Kaiko Txapelketan izango da. / BASTEROBERRI

Hilaren 26tik 28ra lehiatuko du Budapesten

BASTEROBERRI OIARTZUN.

Alain Isasa sensei-a hilaren 26tik 28ra Budapesten (Hungaria) jokatuko den Kenpo Kaiko Munduko Txapelketan lehiatuko da. Txapelketara joan aurretik, Udal ordezkariek harrera egin diote udaletxean eta animoak eman, berriz ere Munduko Txapeldun titulua besapean etorri dadin etxera.

Isasak aukerak baditu 2016an lortu bezala, aurten ere Munduko Txapeldun izateko. Berarekin batera, Honbu Elkarteko bederatzi kide izango ditu Budapesten, indar guztiz animatzen.

Iaz, Alain Isasa beteranoak urrezko domina lortu zuen gizonen 90 kiloz azpiko senior mailan Espainiako txapelketan. Euskadiko selekzioak kapitain izan zuen orduan oiartzuarra.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos