Aiora Irazu garaile Piraguismoko Euskadiko neguko Txapelketan

Aiora Irazu oiartzuarra Euskadiko Neguko txapelketako garaile./
Aiora Irazu oiartzuarra Euskadiko Neguko txapelketako garaile.

BASTEROBERRI OIARTZUN.

Aiora Irazu Garmendia Oiartzuarrak, urrezko domina jantzi zuen pasaden asteburuan Bidasoa ibaiko uretan antolaturiko 2018ko Euskadiko neguko txapelketan, emakumezko kadete K1 mailan garaile geratu ostean.

Eguraldia lagun zutela, Aiorak beste 23 aurkari izan zituen Gipuzkoa, Bizkaia eta Nafarroatik bertaratuak, bere modura, txapela janztea helburu zutenak.

Baina hau ez da Aiorak lortu duen lehen garaipena, 2017an Euskadiko neguko Txapelketa irabazteaz gain, Euskadiko Maratoi Txapelketan ere garaile izan zen. Espainiako txapelketei dagokienez, Espainiako Ibaietako kopan, eta Espainiako Maratoi kopan, zilarrezko eta brontzezko dominak lortu zituen hurrenez hurren.

Asteburu honetan lorturiko emaitzak, bideak irekitzen dizkio Aiorari, apirilak 28an Alcudia, Mallorkan, ospatuko den Espainiako kadete eta infantil txapelketatik emaitza ezin hobeekin itzultzeko Oiartzunera.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos