Agur Altzibar auzoko festei, heldu den urtera arte

Gaztetxo eta helduen danborrada larunbateko protagonista izan zen, baina txikiek primeran pasa zuten apar festan. / GOIZARIN

GOIZARIN OIARTZUN.

Ekainaren amaieran eta uztailaren hasieran suertatu dira aurten Altzibar auzoko San Pedro jaiak eta lau egunez festa giroa nagusitu da auzoan. Izan ere, ekitaldiz jositako lau egun izan dituzte.

Nahiz eta hiru egunez eguraldiak gehiegi lagundu ez badu ere, besteak beste afari-merienda nahiko jendetsua izan zen ostiraleko protagonista eta gaztetxo nahiz helduen danborrada, larunbatekoa. Nolanahi ere, beste hamaika ekimen ere izan dira auzoan: pintxo-potea, dantzaldia, ume jolasak, apar festa, pintxo lehiaketa, jubilatuen bazkaria... besteak beste.

Igandea, egun biribila

Igande goizean, VI. pintxo lehiaketak ikusmin handia sortu zuen. Epaimahaiak erabakita, lehen saria Maite Belarrak eraman zuen; bigarrena, Andoni Albixuk eta hirugarren gelditu zen Asier Berrokal. Gero, Haur-tzaro Dantza taldeak eta helduen tailerreko Dantza-jauziek hartu zuten lekukoa eta dantzaz eta musikaz jan-tzi zuten Martintxoren plaza.

Arratsaldean, berriz, haurrak eta gaztetxoak izan ziren Altzibar auzoko protagonistak. Jolasak, goitibeherak, apar-festa... denetik bazegoen. Txokolate jateak ere ez zuen huts egin. Gero, Inaxio Perurenaren eskutik herrik kirolen txanda izan zen. Auzotar ugari elkartu zen haren lanak ikustera. Traka mundialarekin amaitu zituzten aurtengo jaiak. Antolatzaileek pozik zeuden festen amaieran, txalo zaparrada merezi du Altzibar auzoko Festa Batzordeak.

Fotos

Vídeos