Aditzetik aritzera badagoelako aldea, Oiartzunen ere bat eta bat ez garelako bi!

Ostegunean izango da euskararen erabilera sustatzeko ekimenen aurkezpena

BASTEROBERRI OIARTZUN.

Belarriprest eta ahobizi ezagunak egin dira euskararen erabilera sustatzeko kanpainetan. Hari horri tiraka Oiartzuna ere iritsi da haizea. Baten faltan bi egitasmo dira. Bata, herrikoa eta bestea eskualde mailakoa. Batetik, Oiar-tzuni begira, aurtengo abenduan urrats bat gehiago ematea proposatuko da, Konpromisotik aD/Ritzera pasatzeko. Bestetik, eskualde mailan Oarsoarrak komunitatea osatzea izango da. Egitasmoaren helburua herritarrak euskararen alde aktibatzea izango da. Edozeinek parte hartu ahal izango du, norberaren neurriko konpromiso bat hartuz. Deialdia urriaren 5ean (osteguna) da, 19:00etan Manuel Lekuona bibliotekan. Oiartzungo Udalak eta Ttur-Ttur Euskaltzaleon Bilguneak, zenbait euskaltzalerekin elkarlanean, datozen bi urteetarako euskararen erabilera sustatzeko lehentasunezkoak izango diren ekimenak proposatu nahi dizkiete Oiartzungo eragile eta euskaltzaleei. Herritarren inplikaziorik gabe ezinezkoa izango da egitasmoa aurrera ateratzea, horregatik, elkarte eta herritarrei azalpenak eman nahi zaizkie aurretik.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos