Abuztuan Bretainiako Karaez herria ezagutzeko aukera

GOIZARIN OIARTZUN.

Karaez-Oiartzun Senidetza elkarteak antolatuta, Karaez herria (Bretainia) bisitatzeko bidaia egingo da abuztuaren 19tik 24ra. Beraz, Bretainiako Finisterre lurraldea ezagutzeko aukera paregabea izango dute oiartzuarrek.

Irteera, abuztuaren 19an, goizeko 08:00etan egingo da Haurtzaro Ikastolako aparkalekutik. Etorrera, berriz, abuztuaren 24an, osteguna, ilunabarrean. Interesatuak izena eman aurretik bete behar dituen baldintzak hauek dira: Oiartzungo Euskadiko Kutxa, 126.1.03143.1 kontu-zenbakian 180 euro sartu eta ordainagiriarekin Udaletxera joan eta izena eman. Antolatzaileek jakinarazi dute bidaia honetan oiartzuarrek lehentasuna izango dutela baita Karaezera inoiz joan ez direnak ere. Prezioaren barruan bidaia, afaria eta gosaria eta lotarako tokia sartzen dira. Bidaia honetan izena ematen dutenek Karaez herriko aterpean hartuko dute ostatu. Bertan familia bakoitzak bere gela izango du, dutxarekin hornitua. Izena emateko epea abuztuaren 7an bukatuko da.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos