Abian da dagoeneko Euskal Herriko pala txapelketa irekia

Zutik, Berho, Alvarez, Toledo epailea, Rodriguez eta Martinez. Makurtuta, Andueza, Ormaetxea, Gametxo eta Muñiz. / BASTEROBERRI
Zutik, Berho, Alvarez, Toledo epailea, Rodriguez eta Martinez. Makurtuta, Andueza, Ormaetxea, Gametxo eta Muñiz. / BASTEROBERRI

Mutilen kategorian, 76 bikotek eman dute izena, partehartzeari dagokionez errekor berria jarriz

BASTEROBERRI OIARTZUN.

Asteburuan hasi zen Madalensoro pilotalekuan Euskal Herriko pala Txapelketa irekiaren aurtengo edizioa urtero bezala Girizia elkarteak Oiartzungo Udalaren babesarekin antolatzen duena. Aurtengo honetan mutilen kategorian, 76 bikotek eman dute izena, partehartzeari dagokionez errekor berria jarriz.

Bigarren eta hirugarren mailako palariek jokatu zituzten partidak Madalensoron asteburuan. Bigarren mailan Muniz eta Gametxo bikotea Ormaetxea eta Alvarezen kontra aritu ziren; Muniz eta Gametxok irabazi zuten 25-18. Ondoren, Andueza eta Rodriguez aritu ziren Martinez eta Berhoren kontra; Andueza eta Rodriguezek osatutako bikoteak irabazi zuen 25-22. Jarraian, Juanena eta Matxainek Arregi eta Manterolaren kontra jokatu zuten, 25-25 irabazi zuten Arregi eta Manterolak. Bigarren Mailakoekin bukatzeko, Elizazu eta Elizazu 7an geratu ziren San Migel eta Ziarsolo bikotearen kontra.

Hirugarren mailako partidak Bitoria eta Izagirre bikotearen eta Bengoetxea eta Larreategiren arteko partidarekin hasi zen, Bengoetxea eta Larreategik irabazi zuten 25- 15. Nuin eta Santamaria, Larreategi eta Barandikaren kontra aritu ziren, Larreategi eta Barandikak irabazi zuten 25-20. Enbil eta Otxoak 22an utzi zituzten Balda eta Iribar. Eskisabel eta Beloki 10ean geratu ziren Ferrero eta Nuinen kontra. Iribar anaiak 22an gelditu ziren Garbisu eta Martinezen kontra. Arregi eta Urreagak 19-25 galdu zuten, Luixatarren kontra.

Hurrengo partidak

Asteburu honetan izango dira txapelketako hurrengo partidak. Larunbatean, hilak 10, hasiko dira goizeko 8:30ean. Horien artean, neska eta mutil batek osatutako bikotea arituko da. Lehen mailako Aizpuru-Dagerre eta Aizpuru-Gastesi bikoteen arteko partidarekin hasiko dira partidak. Segidan, 3. mailako Arruti-Murua eta Aierbe-Gartzia ariko dira elkarren aurka. 3. mailako Zapirain - Susperregi eta Izkierdo-Silanes hurrenak. Goizarekin bukatzeko 2. mailako Irazustabarrena-Murgiondo eta Etxenike-Ibarra bikoteak ariko dira. Arratsaldean bultatuko dira partidak, 15:00etan. 3. mailako Alegria - Urigoitia eta Elizari-Urteaga bikoteak izango dira lehenak. Jarraian, 3. mailako Ortega-Roteta eta Ijurko - Goñi ariko dira elkarren kontra. Arratsaldearekin bukatzeko, lehen mailako Errasti - Urdanpilleta eta Berho-Goñi ariko dira. Igande goizeko 8:30ean izango dira asteburu honetako azken partidak. 3. mailako Getaria - Flores bikotea Unsain - Fierro bikotearen kontra ariko dira. Ondoren, 2. mailako Landa-Juanikorena eta Loidi-Beloki bikoteak elkarren kontra jokatuko dute. Azkenaurrenak, 2. mailako Barbulo- Aranjuelo eta Gaizka-Ormaetxea bikoteak izango dira. Azkenik, 2. mailako Igoa - Gamio eta Mitxelena-Laborde ariko dira.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos