Abaraxka ludotekakoak ekintzatik ekintzara gelditu gabe dabiltza

BASTEROBERRI OIARTZUN.

Gaur arratsaldeko 16:30ean Done Eztebe plazan geratu dira Abaraxka ludotekako lagunak kanaberak moztera joateko. Soinuenearekin batera hots-jostailuak egiteko moztu nahi dituzte kanaberak. Done Eztebe plazan elkartu eta denak batera joango dira Txara parkera kanaberak moztera.

Ondoren, behin kanaberak bilduta, Txaparreko baratze batean utziko dituzte lehortzen. Lehortzen direnean kanaberekin jostailuak egiteko.

Ez da Abaraxka Ludotekako kide izan beharrik parte-hartzeko, edozein gonbidatu nahi dute. Behin probatu eta gustua hartzen baitzaio Abaraxkako ziztada goxoari. Informazio gehiago nahi duenak 943 50 64 12 telefonoan, abaraxka.oiartzun@gmail.com helbidean, www.oiartzuarrak.org edota www.gazteoiartzun.net webguneetan kontakta dezake antolatzaileekin.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos