Abaraxka ludotekak Pazko asterako ere egitarau borobila

Ez da aspertzerik izango Abaraxka ludotekakoekin. /  BASTEROBERRI
Ez da aspertzerik izango Abaraxka ludotekakoekin. / BASTEROBERRI

Oporren azken astean ere dibertitzeko aukera izango da

BASTEROBERRI OIARTZUN.

Bada astebete ume eta gazteenek eskola edota ikastoletatik oporrak hartu zituztel. Aldi berea, astebete gelditzen zaie eskolara bueltatzeko. Asko kanpoan egongo dira oporretan, beste asko dagoeneko bueltan. Baina beste asko herrian geratu dira.

Atzean geratu dira, ordea, herrian gelditzeagatik aspertzen ziren umeen kontuak; Abaraxka ludotekak eskaintza polita bezain dibertigarria ekarri baitigu aurtengoan ere. Pasa den astean, Mindara elkartekoekin saskibaloian ibili ziren, zaharren egoitzakoentzat eskulanak egin zituzten eta karaokean kantuan ere ibili ziren.

Ekintza gehiago

Joan den astean bezala, aste honetan ere ekintza guztiak 17:00etan izango dira. Gaurkoan, asteartean, zine emanaldia izango dute Udaletxeko areto nagusian. Bihar, hilak 4, orientazio jolasa egingo dute; ludotekan elkartuko dira. Etzi, Ergoiengo Soinuenean elkartuko dira dantza tailerra egiteko. Ostiralean, zentzumenen ginkana egingo dute, ludotekan bertan. Larunbatean, berriz, txarara egingo dute txangoa; Ludotekan elkartuta joango dira.

Edozein zalantza izanez gero harremanetan jar zaitezkete Abaraxka ludotekako arduradunekin abaraxka.oiartzun@gmail.com helbidean edo 943 50 64 12ra deituz.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos