2018ko lehen odol erauzketa datorren asteartean izango da

BASTEROBERRI OIARTZUN.

Oiartzungo anbulatorioan odola erauzteko aukera izango da datorren asteartean, 18:00etatik aurrera. Antolatzaileek emaile berriak, eta bereiziki gazteak, animatzeko deialdi berezia egin dute. 2017an odol emaileen kopurua jaitsi egin baitzen, 2016an jasotakoarekin konparatuta hamahiru poltsa gutxiago jaso ziren. Esaterako, Abenduan egin zen azken erauzketan 42 odol emaile bertaratu ziren, horietatik 40 dagoeneko emaileak eta bi lehenengoz bertaratu zirenak. Angel Mendizabal Intxauspe antolatzailearen hitzetan: «Denek, orain edo bihar odol bearra izango dugu, animatu!»

Otsaileko hau urteko lehena izango da, baina ez da bakarra izango. Hurrengoa apirilaren 24an izango da. Hortik aurrerakoak: ekainaren 19an, abuztuaren 21ean, urriaren 23an eta abenduaren 18an.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos