2018a ongi hasteko, Aiako Harrira

Girizia Mendi Taldeko kide batzuk Aiako Harriko tontorrean iaz./
Girizia Mendi Taldeko kide batzuk Aiako Harriko tontorrean iaz.

Bihar, urtarrilaren 1a, Girizia Mendi Taldekoak Aiako Harrira joango dira

BASTEROBERRI OIARTZUN.

Urtero legez, Girizia Mendi Taldeko kideak urteari hasiera bikaina emateko Aiako Harrira igoko dira. Euskal Herrian ohitura handia da urtea hastearekin batera mendira joatea; Herniora, Txindokira, Gorbeiara, Larunera... Oiartzunen, Aiako Harrira.

Astelehenarekin hasiko da 2018a, ez da lanera joan beharrik izango; baina, halere, goizeko 8:30ean plazan edo 9:00etan Elurretxen elkartzeko zita jarri dute. Aiako Harrian dagoen Ama Birjinaren kobazulora joango dira eta bertan hamaiketako-legea egingo dute goizeko 10:00etan, salda beroa eta pintxo goxoa; dagoena bukatu bitarte. Oiartzuar guztiak animatu nahi dituzte mendira urte berriari hasiera emateko, eta urtea ongi hasteko. Dohainik izango dela ere gogorarazi dute.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos