Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada

2017ko atsolorra antolatzeko lehen bilera datorren ostegunean egingo da

BASTEROBERRI

OIARTZUN.

Martes, 7 de noviembre 2017, 00:22

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Atsolorra garai bateko Euskal Herriko jaiotza erritua da. Baserri-giroan errotutako ohitura zaharra da. Hitza bi hitzek konposatua da Atso eta Lorra, emakumeen auzolana da bere esanahia. Emakume batek haur bat izaten zuenean seme-alabarik gabeko beste emakume batzuek laguntzen zioten guztiz osatuta egon arte. Umerik gabeko emakume hauek libre zeuden eta baliabide asko zituzten, ondorioz beraien laguntza erabatekoa zen.

Oiartzunen, ohitura hau berreskuratzen hasi zirela badira urte batzuk, Oiartzungo Udalaren laguntzaz, urte horretan jaiotako gurasoekin antolatzen da Atsolorra. Azaroaren 9a, osteguna, 17:00etan udaletxeko pleno aretoan elkartuko dira atsolorra antolatzeko.

2017an guraso izan diren edo izango direnak bertaratu daitezke. Eta lehenengo bilera honetan atsolorra zer den azalduko zaie gurasoei, aurreko urteetako esperientzia kontatu eta aurten jaiotako haurrei ongietorria nola egin pentsatzen hasiko dira.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios