Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada

Gaur iluntzean San Juan bezpera ospatuko da

GOIZARIN

Viernes, 23 de junio 2017, 00:10

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Aspaldiko ohiturari jarraituz, Oiartzunen ere, gaur, San Juan bezperaren ohitura errepikatuko da, edozein tokitan sua piztuz eta lagunarteko afariak eginez, beste herri askotan egiten ohi den moduan. Gure ume denboran, sua piztu ondoren, 'San Juan berde, beti berde' oihuka ibiltzen ginen korrika, baserri ondoko baratza, belardi eta sagardietan barrena, su berriarekin zoko guztiak bedeinkatuz. Gaur egun, gure herrian, ohitura hau galdua dago. Arestian aipatu gisan, gaur iluntzean hasiko da jendea sua pizten eta San Juan bezpera ospatzen. Horrela, udaberriari agur esango diogu eta uda garaiari kaixo esan. Esan bezala, Doneztebe plazan San Juan suaren inguruan dantzatuko dute Haurtzaro dantza taldeko kideek 19:30ean hasita. Altzibarren, berriz, arratsaldeko 19:30ean hasiko dira sua prestatzen, Beko Soroan. Gero, 21:00etan sua piztuko dute eta afari-merienda egingo dute bertan, bakoitzak berea ekarrita. Beste auzotan ere izango da zer gozatua urteko gau motzenean.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios