Borrar
Karrika auzoko bizilagunekin egindako bilera.
Karrikako bidea zabaldu eta oinezkoentzako seguruago egiteko egitasmoa

Karrikako bidea zabaldu eta oinezkoentzako seguruago egiteko egitasmoa

Pasa den astean auzotarrei aurkeztu die proposamena, aurrera egin aurretik

GOIZARIN

Miércoles, 21 de junio 2017, 00:10

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Karrika auzoa zehar-katzen duen errepidea zabaldu eta oinezkoentzako gune segurua sor-tzeko proposamena pasa den astean landu du Udalak eta auzotarrekin konpartitu, haien iritzia jasotzeko.

Artaso Elkartean, Jexux Leonet alkateak egindako aurkezpenera 30 auzotar baino gehiago gerturatu ziren eta, iritzi truke luze baten ondoren, begi onez ikusi zuten egindako proposamenarekin aurrera egitea. «Udan, proiektua landu eta urtea bukatu aurretik lanekin hastea da Udalaren asmoa», adierazi du alkateak.

Egindako proposamenaren ildo nagusiak hauek izan dira: batetik, Karrikako kaskoa altxa, hoditeria saneatu eta errepidea konpondu, oinezko itxura emanez; Larraldapatik Bidasoro Errota arteko -auzo sarreran- dagoen espaloia konpon-tzea; Oroimen etxetik Iturburura bidea zabaldu eta oinezkoentzako zatia sortu zein seinaleztatzea; Iturburu eta plaza artean bidea emateko seinaleztapena jarriko da. Auzotarrek hala eskatuta, Karrika Xabalen (plazan) autoen ibilgailua murriztuarazteko moduak ere pentsatzeko konpromisoa hartu zuten udal ordezkariek.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios