Diario Vasco

Udako igerileku inguruko trafikoak antolaketa berria izango du udan

  • Aparkalekuak txukunduko dira espaloiak oinezkoentzako izan daitezen

Udako igerilekuaren inguruan sortzen diren trafiko arazoak direla eta, Oiartzungo Udalak antolaketa berria jarriko du martxan udan honetan, «igerilekura joateko egun aproposa dagoenetan».

Ondorioz, «Pikabeneko biribilgunetik hilerrira ezingo da autoz pasa, bidea Goizueta kale parean itxiko baita. Igerilekuko aparkalekura heltzeko bidea Sibeluts kaletik izango da, alegia, Haurtzaro Ikastolatik hilerrira doan bidetik», argitu dute.

Honela, hilerritik Goizueta kalera bitarteko bide zatia norabide bakarrekoa izango da eta zirkulaziorako errail bakarra izango du. Aparkatzeko, hilerriko aparkalekua eta igerileku gainekoaz gain, Sibeluts kaleko bigarren erraila erabiliko da. Honela, besteak beste, espaloiak oinezkoentzako libre geratuko dira.

Inguru horretan xanistebanetan eta azaroaren 1ean egiten den trafiko antolaketa izango da, beraz, udako egun eguzkitsuetan.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate