Diario Vasco

'Baserriya' lanarekin amaitu da Oiartzungo antzerki eskolakoen jardunaldia

Santzak taldeko aktoreak Saioa Aizpurua irakaslearekin.
Santzak taldeko aktoreak Saioa Aizpurua irakaslearekin. / GOIZARIN
  • Antzezlan hori Donostiako Antzerki Zaharrean ere antzeztu dute, Gazteen Antzerki Topaketaren 28. edizioan

Urtean zehar egindako lana taularatzen aritu dira herriko antzerki taldeak ekainaren hasieran. Guztira hiru emanaldi egin dituzte, udal areto nagusian.

Maiatzaren 27 eta 28an, helduen antzerki taldeko antzezlana ikusteko parada izan zen, 'Gure herria' izeneko lana, arrakasta handiz. Lan bikaina, ezbairik gabe, Tessa Andonegik gidatzen duen taldeak eskaini zuen obra. Hamabost artisten lana oso aberatsa izan zen. Nati Gonzalez, Pili Arbelaitz, Jesus Gonzalez, Margari Maritxalar, Ekain Susperregi, Izaro Otxoa, Amaia Ibarguren, Joxe Migel Lopez, Udane Altuna, Arantzazu Jorge, Usoa Arbelaitz, Peli Korta, Luix Mitxelena eta Martin Otazo aktoreek Oiar-tzun 50. eta 60. hamarkadan irudikatu zuten.

Ekainean, berriz, Gazteen An-tzerki Taldeko ikasleen emanaldiak ikusteko aukera izan da, udal areto nagusian. Ekainaren 5ean, Txiribuelta taldeak 'Hemen tigre usaina dago' antzeztu zuen, udan eskolako-lanak egitera zigortu dituzten gaztetxo batzuen kontuak. Bi egun beranduago, 'Behin batean' eskaini zuten Gu Ga taldeak, ipuinen munduan sartzen diren ama bat eta bere bi alaben istorioa. Azkenik, ekainaren 9an, 'Baserriya' lana eskaini zuen Santzak taldeak, baserrian bizi den familia baten kontuak izan zituzten hizpide.

Urtero legez, antzezlanek ikusmina sortu zuten herrian. Izan ere, udaletxeko areto nagusia lepo bete da emanaldi gehienetan.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate