Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
Maria Jexux eta Felipe Artola.
Giro ederrean bukatu dira Ergoien auzoko festak

Giro ederrean bukatu dira Ergoien auzoko festak

257 korrikalarik parte hartu dute Intxixu Trail Oiartzungo IV. Mendi Lasterketetan

GOIZARIN

Martes, 13 de junio 2017, 00:09

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Akabo. Ergoien auzoko festak amaitu dira. Ostiralean hasi eta igandera bitarte hamaika ekitaldi izan dira, auzotarren gozamenerako. Auzokalte elkarteak erdiz erdi asmatu du aurtengoan ere, eta festek iraun duten bitartean jai giroa zabaldu da auzotik barrena, eguraldia lagun zutela.

Igandean izan zuten Ergoien auzoko lagunek festetako egunik handiena. Goiz goizetik hasi ziren lanean festa batzordeko kideak. Intxixu Trail Oiartzungo IV. Mendi Lasterketak korrikalari ugari, 257 denera, erakarri zituen Uztapide plazara. Goizeko 09:00etan eman zi-tzaion hasiera lehen probari, lasterketa luzeari, eta hantxe abiatu ziren malda gora, Elorrietako kasko aldera. Bigarren taldea, berriz, 15 minutu beranduago atera zen, ibilaldi motza egiteko asmoz. Lasterketa luzeko lehen emakumea Amaia Amantegi izan zen (3:498:46) eta Iban Agirrezabala lehen gizonezkoa (3:09:46). Lasterketa motza, berriz, Sarah Ugartek (1:31:15) irabazi zuen emakumezkoetan eta Ander Iñarrak (1:15:24) gizonezkoetan.

Oiartzuarrak ere animatu ziren bi probetan parte hartzera. Horien artean bizkorrenak: Ander Iñarra eta Agurtzane Zubizarreta izan ziren lasterketa motzean; luzean, berriz, Aritz Urdanpilleta eta Eva Lizarralde, hain zuzen. Gaztetxoek eta haurrek ere izan zuten IV. Mendi Krosean parte hartzeko aukera paregabea.

X. Plater tiraketa

Bien bitartean, gaztetxoen pilota partidak ikusteko parada izan zen auzoko frontoian. Geroago izan ziren Amulleta danborraren kofradiaren txanda eta herri bazkari goxoa. Hantxe omendu zituzten Ergoiengo aitona-amonak: Ximone baserriko Maria Jexux Artola eta Felipe Artola anai-arreba. Arratsaldean, herri kirolen txanda izan zen, baita Pasaka partidena ere. Bukatzeko, azken suziriak eman zien behin behineko amaiera aurtengo Ergoien auzoko festei. Izan ere, hilaren 18an, igandearekin, Aitor Txikiren omenez X. Plater tiraketa egingo da, Arkaleko kanpan.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios