Borrar

Artikutzako ibilbide gidatuen denboraldia datorren igandean hasiko da

GOIZARIN

Martes, 30 de mayo 2017, 00:31

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Uda ate-joka heldu dela eta, berriz ere martxan izango dira Artikutza Natura zerbitzuak eskaintzen dituen ibilbide gidatuak, natura eta basoa gogoko dituenarentzat oso aproposak. Hortaz, Artikutzako ingurune naturala hobeto ezagu-tzeko egun erdiko bisita gidatua (euskaraz) antolatu dute helduentzat nahiz etxeko ttikienentzat, ekainaren 4rako (ekainaren 18an gaztelaniaz izango da). Antolatzaileek zehaztu dutenez, «Bianditzeko itzulia egingo dugu. 6,5km-ko bidean, 290 mko desnibela egingo dugu».

Horretarako, Eskaseko atezaindegitik irten eta «Burnaiztegiko lepora garamatzan bidexka hartuko dugu». Puntu honetan barrutia inguratzen duen hesia zeharkatuz, «Lesakako lurretan sartuko gara eta Galtzarrietara igotzen hasiko gara Bianditzeko tontorrera iritsi arte», gaineratu dute antolatzaileek. Egun argia badago bidean zehar 360ºko panoramikak gozatzeko aukera izango dute mendizaleek: Pirinioetatik, kostalde-artekoak eta baita Artikutzako barrutia mugatzen duten mendirenak ere. Gero, errepiderantz jaitsiko dira Bianditzeko lepora arte eta Eskasera bueltatzeko, Artikutzako trenbide zaharrak egiten zuen bidearen tarte bat hartuko dute.

Irteeran parte hartzeko interesik bazaude hona hemen jakin beharrekoa: tarifak, 6 urtetik beherakoak, dohainik; 6-16 adinekoentzat, 2,09 euro eta 16 urtetik gora, 3,14.

Bisita goizeko 09:15etik arratsaldeko 13:30era izango da. Exkaxeko guarda etxeko aparkalekuan jarri dute hitzordua. Izena emateko azken eguna ibilbidea burutuko den asteko ostirala izango da eta telefonoz konfirmatuko dira izen emateak. 690 720 264 telefono zenbakirra deitu behar da, goizeko 08:00etatik arratsaldeko 16:30era.

Helbide elektroniko hau ere erabili daiteke: artikutzanatura@donostia.eus

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios