Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
Oiartzungo Udala Arraguako taxien geltokia egokitzen ari da.
Arditurri bidegorrian egindako lanak finantzatuko ditu Aldundiak

Arditurri bidegorrian egindako lanak finantzatuko ditu Aldundiak

Herriko ikastetxeetan eskolaz kanpo kirola egiteko laguntza onartu du Udalak

GOIZARIN

Viernes, 5 de mayo 2017, 00:17

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Pasa den asteazkenean, ohiko udalbatzarra izan zen. Gai zerrendaz kanpo, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin hitzarmena onartu zen, aho batez. Pasaialdea biziberritzeko egitasmoaren barruan, Arditurri bidegorria berritzeko lanak egin ditu Udalak (hesiak berritu, tunelak egonkortu...) eta horiek finantzatuko ditu Aldundiak hitzarmen horri esker. Jexux Leonet alkateak azaldu zuenez, «azkenean ez ditugu DUSIrako planteatutako laguntza kopuruak jasoko, eta guri tokatu zaigu portzentaje txikiena. Hala ere, bidegorriko lanak eginak daude dagoeneko».

Bestalde, 2016ko aurrekontuaren likidazioaren eta 2017ko lehenengo hiruhileko aurrekontuaren exekuzioaren berri eman zen udalbatzarrean. Ikusi nahi izanez gero, ala biak.www.oiartzun-eus izeneko helbidean ikusgai daude biak ala biak.

Era berean, Haurtzaro Ikastolan eta Elizalde Herri Eskolan Eskola Kirola, Eskola Pilota, Muittu! egitasmoa eta eskolaz kanpoko jardueren koordinatzaileen kontratazioa ahalbidetzeko hitzarmenak onartu ziren, aho batez. Guztira, 36.950 euro pasatxo bideratuko ditu Udalak herriko haurrek kirol jarduerak egin ditzaten eskolaz kanpo.

Kirolarekin lotuta, OTXErentzako 1.600 euroko laguntza ere onartu zen. Taldeak elkarte berrientzako laguntza berezia jasoko du aurten azkenekoz (hiru urtez ematen baita), baina aurten bi talde osatu dituelako laguntza osagarria eskatu du. Itsaslapurrak taldeak, berriz, uko egin dio elkarte berrientzako aurten jaso behar zuen 1.600 euroko laguntzari, taldea desegin delako. Udalbatzak bi eskaerak onartu zituen.

Xorrolaren kontratua luzatuta

Agifesekin, buruko gaixotasunak dituztenen senideen Gipuzkoako elkartea, hitzarmena berritu zen beste hiru urterako. Honela, udalaren jabetzakoa den Agerrealde etxadiko etxebizitza bat erabiltzen jarraitu ahal izango dute.

Xorrola herri barruko autobusaren kontratua urtebete luzatzea ere onartu zen asteazkenean egin zen udalbatzarrean. Cuadrabusek jarraituko du zerbitzua eskaintzen 2018ko maiatza arte.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios