Borrar
365 lagun elkartu ziren Artaso elkarteko kideek prestatutako afarira.
Giro aparta larunbateko elkartasun barrikotean

Giro aparta larunbateko elkartasun barrikotean

GOIZARIN

Miércoles, 26 de abril 2017, 00:07

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Herritar ugari hurbildu ziren Elorsoro kiroldegira pasa den larunbatean. Bakailaoa, txuleta, gazta, irasagarra, sagardoa... dastatu zituzten, Karrika elkarteko kideek mimo handiz prestaturiko menua, hain zuzen. Elkartasun barrikotea arrakastatsu suertatu zein beste behin ere. «Adin guztietako lagunak animatu dira aurtengo barrikotean parte hartzera», adierazi du Enrike Lekuona antolatzaileak. «Gazteak ikustea bereziki pozgarria da eta aurten ere koadrila asko gerturatu dira Elorsorora».

Gaueko 21:30erako hasiak ziren bakailaoarekin. «Bukaera, berriz, ordu txikitan eman diogu, 02:00etan oraindik jendea mahaietan gustura zegoen. Izan ere, zozketak direla... asko luzatzen baita», gaineratu du. Karrikako Artaso elkarteko lagunek ez zuten huts egin larunbatean ere. «Primeran atera zaigu guztia. 40-45 lagun elkartzen gara dena behar den bezala antolatzeko eta aurten ere gustura gelditu gara».

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios