Borrar
Eguraldi bikaina lagun zutelarik, burutu zuten mendi ibilaldia.
170 lagunek burutu dute Bizardia elkarteak antolaturiko 28. ibilaldi neurtua

170 lagunek burutu dute Bizardia elkarteak antolaturiko 28. ibilaldi neurtua

Eguraldia lagun, «izugarri» gozatu dute aurtengo zeharkaldiarekin

GOIZARIN

Martes, 25 de abril 2017, 00:18

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Eguraldi bikaina lagun, 170 lagun bildu ziren igande goizeko 07:30ean Doneztebe plazan Bizardia elkarteak antolaturiko ibilaldia egiteko gogoz. «Azken taldea zortziak pasata abiatu zen», adierazi du Jexux Olaizola antolatzaileak. «Oso eguraldi bikaina egin du, Jaizkibel menditik ikusten diren parajeaz gozatzeko», gaineratu du.

Igande goiza mendian ibiltzeaz gain, argazki ederrak ateratzeko baliatu zuten mendizaleek. Jaizkibelen dagoen Parador izeneko gunea aproposa zen horretarako. Gainera, Bizardiako kideek hantxe jarri zuten bigarren kontrola eta leku egokia zen atsedena hartzeko, baita aipaturiko argazkiak ateratzeko ere.

Gurutze auzoan zegoen helmuga, elkartean bertan. «Azkarrenek gutxi gorabehera lau ordutan burutu dute ibilaldi osoa; lasaienek, berriz, sei ordutan. Bataz bestekoa, hortaz, bost ordukoa izan da».

Bunkerra, ezezaguna

Baina haren ustez, arrakastatsuena izan da mendizale guztiak, 170ak, iritsi direla eta «haien iritzi orokorra izan da biziki gustatu zaiela egindako itzulia. Gure alde izan dugu bukaerarako bunkerra izeneko tokia ere. Izan ere, oso jende gutxik ezagutzen du paraje hori eta harrituta gelditu dira gehienak», dio pozik.

Aurtengo edizioan Elizalde auzotik abiatu eta Lezo aldera jo dute mendizaleek, handik Jaizkibel mendia zeharkatzeko. Hortaz, Urkabe, Arizabalo, Agerre, Pattitturri, Amezti, Elortegi, Torrea, Allerru, Iskulin, Santa Barbara, Alarguntza, Gain- tzurizketa, Erain, Arkale eta Bunkerra izeneko parajeak igaro dituzte, Gurutze auzoan amaitzeko. Eta Girizia elkarteko kideek azken puntuak irabazi zituzten amaierarako prestatutako gosariarekin. «Zernolako 'bazkaria' prestatu duten, bikaina benetan», zioten mendizale gehienek.

Urtero hutsik egiten ez duen ibilaldi neurtua -28. edizioa zen aurtengoa- prestatzen 25-30 lagun aritu dira aurten. «Aurreko prestakuntza eta egunean bertan egiten den antolaketa gehituz, talde handia mugitzen gara», aitortu du Olaizolak.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios