Borrar
Alaitz eta Maider bikotea, martxoaren 18ko kontzertuan.
'Oroitzapenen Jaialdia' maiatzaren 6an izango da Haurtzaro Ikastolan

'Oroitzapenen Jaialdia' maiatzaren 6an izango da Haurtzaro Ikastolan

Kontzertu bikaina iragarri dute, musika talde zein baino zein hobeekin

GOIZARIN

Domingo, 23 de abril 2017, 00:16

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Haurtzaro Ikastolak ospakizunekin jarraitzen du 50. urteurrenaren karietara. Hurrengo hi-tzordu garrantzitsua dagoeneko jarrita dago: maiatzaren 6an izango da. Egun horretarako Haurtzaroko lagunek egitarau oparoa dute prest haur, gazte eta helduentzat, 'Oroi-tzapen Jaialdia' deiturikoa.

Goizeko 11:00etan emango zaio hasiera egunari, ekitaldi instituzionalarekin. Udal areto nagusian izango da lehendabiziko zita. Gero, Haurtzaroko kideak Ikastola aldera joko dute eta han 12:30ean mural margoketari ekingo diote. Eta goizeko 12:30etik aurrera, 'Oroitzapenen proiekzioari' ekingo diote, jantokiaren gaineko areto nagusian. Izango da, bai, zer ikusia eta zerekin akordatua Ikastolako familia zabalarentzat. Bazkaria, berriz, 14:00etan hasiko da ikastolako frontoian. Hortaz, bazkaritarako txartelak salgai daude, Ikastolako idazkaritzan, Amazkar tabernan eta Txokolategian (prezioa, 15 euro, helduak; 8 euro, haurrak). Txartelak mugatuak izango dira eta, beraz, agortu baino lehen hartzea gomendatu dute.

Bazkaria amaitutakoan, 'Oroi- tzapenen Lehiaketaren' zozketari ekingo diote, arratsaldeko 15:45ean. Izan ere, aurkezturiko lanen artean batek izango du saria jasotzeko zoria: lau lagunentzat bazkaria Zuberoa jatetxean.

Kontzertuak dohainik

Arratsalde partean, 15:00ak aldera hasiko dira musika Kontzertu bikainak. Ez da inor aspertzeko betarik izango, ez horixe. Ikusi bestela zein talde etorriko diren Ikastolaren atzeko Jolas Toki handira. Herriko taldea den 'Etiam' izango da hasierako musika taldea. Gero, Bizkaiko musikari ezaguna den Kepa Junkeraren emanaldia izango da, oraingo honetan, abestu, dantzan egin eta mota guztietako perkusioak jotzen dituzten emakumez osatutako Sorginak taldeak lagunduta.

Arratsaldeko 17:30ean igoko da hurrengo taldea, 'Esne Beltza'. Xabi Solano, taldeko liderra, Haurtzaro Ikastolako musika irakaslea da eta haren trikitixa zuzenean entzuteko gutxi falta da, hortaz. Taldeak izango du, gainera, kolaborazio aproposa aldamenean: 'Alaitz eta Maider' bikote oiartzuarra, hain zuzen. Izan ere, hogei urtez hain ibilbide oparoa egin zuen bikotea kontzertu horretarako propio elkartu da berriro.

Gozategi, amaiera emateko

Eta kontzertuari jarraipena emateko, moda-modan dagoen «Aldapan gora» kantuaren egilea den 'Huntza' taldea igoko da oholtzara arratsaldeko 19:30ean. Erromeria giroko taldearekin izango da zer gozatua, beraz. Eta amaiera ezin hobea emateko, 'Gozategi' taldea izango da kartelera oparo hau ixten, 21:00etan. 20 urteko ibilbidea, sei disko kalean, eta ehunka emanaldiren ondoren, oraindik gazte eta nerabeak erakartzen jarraitzen du taldeak.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios