Diario Vasco

Tximeleta Topaketa Elorsoro kiroldegian maiatzaren 6 eta 7an

330 neska-mutil elkartuko dira Elorsoro kiroldegian, maiatzaren hasieran.
330 neska-mutil elkartuko dira Elorsoro kiroldegian, maiatzaren hasieran. / GOIZARIN

Gimnastika erritmikoa gustukoa duena zortekoa izango da maiatzaren 6-7an. Izan ere, Tximeleta taldeak 330 neska-mutil elkartuko ditu Elorsoro kiroldegian maiatzaren lehen asteburuan.

«Ekitaldia hiru txandatan antolatuko dugu. Lehendabizikoa maiatzaren 6an ospatuko dugu, arratsaldeko 16:40ean hasita. Ordu eta erdiko saioa izango da. Hurrengo egunerako, maiatzaren 7an, bi saio iragarri dituzte: goizezko 09:40etik 11:00etara eta hirugarrena 12:00etatik 13:30era.

Saio horrekin emango zaio amaiera topaketari», adierazi dute Tximeleta elkarteko kideek. Arestian aipatu moduan, 330 neska-mutil elkartuko dira emanaldian, Donostia, Pasaia, Oiartzun, Usurbil eta inguruko herritik etorritako gaztetxoak. «Egun horietan gimnastika erritmikoa ikusteko aukera eskainiko dugu, dohainik», gaineratu dute.

Tximeleta taldetik oso eskertuak daude familia eta lagun guztiekin eta aldez aurretik eskerrak eman nahi dizkiete «beti erakusten duzuen jarrera eta laguntzarengatik». Herritarrak animatu nahi dituzte ekitaldira joateko «guretzat hain polita eta berezia diren bi egunez gozatzera».

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate